BILBO, 25 (EUROPA PRESS)
AzPlay Bideojoko Independenteen Nazioarteko VI. Lehiaketa inauguratuko da Bilboko Azkuna zentroan ostegun honetan, azaroaren 26an. Aurkezpena erakusketa aretoan izango da, eta bertan lehiaketara aurkeztu diren 158 bideojokoen aukeraketa bat erakutsiko da. Jendeak froga dezakeen hainbat proposamen izango dira, guztiak sormen handikoak eta munduko toki guztietatik helduak.
Azkuna zentroko zuzendari Lourdes Fernándezek, AzPlay lehiaketako aholkulari José María Martínezek, Bilbao Ekintza udal sozietateko zuzendari Nora Sarasolak eta Beaz foru sozietateko zuzendari Ainara Basurkok aurtengo berritasunak aurkeztuko dituzte 11:00etatik aurrera.
AzPlay lehiaketa "erreferentzia saihestezina" da sektoreko profesional independenteentzat, mundu zabaleko zaleentzat eta euren lanak agerian jarri eta nabarmentzen dituzten tokian tokiko enpresentzat. Aurten, gainera, Bilbao Bizkaia Desing Week ekimenaren baitan dago, eta Fun&Serious Game Festival jaialdiko alde independentea izango da.