BILBO 31 Oct. (EUROPA PRESS) -
Banarte antzerki taldea "Guernica 1913" antzezlana aurkeztuko du Eibarko (Gipuzkoa) Coliseo Antzokian azaroaren 8an, arratsaldeko 20:30ean. Obra urriaren 19an estreinatu zen, "publikoaren harrera oso onarekin", Gernika Lumoko Lizeo Antzokian, eta orain, Eibarren, Jose Antonio Azpirikueta artistak egindako komikiarekin aurkeztuko da, eskuprograma bezala.
Konpainiako iturriek jakinarazi dutenez, "Guernica 1913" benetako gertaeretan dago oinarrituta, eta, Txato Etxaniz Gernikazarra elkarteko kideak ikertu eta jasotako informazioari esker, Rafa Hercek idatzi du. Sardo Irisarrik zuzendu du, Jabier Obregon kolaboraziorekin eszenografian, eta Txato Etxaniz historio aholkulari moduan egon da prozesu guztian.
"Guernica 1913" antzezlanak klase borroken gertatutako gertaera bat
kontatzen du: Esperanza y Uncetako (ondoren Astra izango zena, Unceta
y compañía, arma laburrak egiten zituen enpresa garrantzitsua) langile
eibartarrek 1913ko udazkenean Gernikan egindako greba, amaiera epikoa
izan zuena.
Antagonikoak ziren bi mundu elkartu ziren, bi klase sozial, eta elkarketa horretatik sortu zen gizarte berria, damaskinatuan burdina eta urrea uztartetzetik bitxia sortzen den moduan.