DONOSTIA, 19 (EUROPA PRESS)
Donostiak Zientzia eta Berrikuntzaren Hiria izendapena berritu du aurten. Izendapena Espainiako Gobernuko Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak ematen du eta lau urtean behin berritzen da. Donostian azken urteotan zientzia eta berrikuntza teknologikoaren alde egindako lana berretsi da ziurtagiria berrituz, Donostiako Udalak nabarmendu duenez.
Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioak lau urtean behin berritzen die izendapenak merezimenduak egin dituzten udalei, eta Donostiak 2014an berritzea lortu ostean, aurten ere horrela izan da. Aitorpen berriarekin, epe honetan lehentasunezko zenbait abantaila eskuratuko dira I+G+B politiketarako. Berrespena lortu duten udalerriak 16 izan dira guztira Estatu osoan.
Saria eskuratzen duten herri eta hiriek Zientziaren eta Berrikuntzaren Hirien Sarea eta Innpulso Sarearen Elkartea osatzen dute. Sarea tokiko politika berritzaileak definitzeko topagunea da, eta proiektuak eta esperientziak partekatzea eta herrien artean proiektu berritzaileetan elkarlanean aritzea dira helburu nagusiak, tokiko politika berritzaileak zehaztu eta zientziaren dibulgazioa garatzeko. Innpoulso Sarea 64 udalerrik osatzen dute gaur egun.