cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 24 (EUROPA PRESS)
Enpresei zuzenduriko Microsoft Office 365 euskaraz, katalanez eta galizieraz eskuragarri dago jada, eta zabaltze honi esker, dagoeneko 131 merkatutan dagoen Microsoften produktua 43 hizkuntzatan dago mundu osoan, konpainiak informatikoak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.
Horrela, "Microsoftek berriro ere aurrera egin du erabiltzaile kopururik handienera heltzeko eta erabiltzaile horiek bizitza digitalean -etxekoan zein lanekoan- dituzten beharretara egokitzeko bidean", konpainiatik nabarmendu dutenez.
Produktu hau kaleratu ondoren, erabiltzaileek zerbitzu horren harpidetza euskaraz, katalanez eta galegoz ere egin ahal izango dute, gaztelaniarekin batera.
Horrela, Office 365en enpresentzako planen web orrialdeak gaztelaniaren, katalanaren, galizieraren edo euskararen artean hautatzeko aukera eskaintzen du jada, enpresentzako Office 365en edozein planetarako.
Halaber, etxeko erabiltzaileek ere Office 365 Home Premium bertsioa erabili ahal izango dute katalanez, galizieraz edo euskaraz, hizkuntza paketeak deskargatuz gero.