BILBO 14 Jul. (EUROPA PRESS) -
Cervantes Institutuaren itzulpen automatikoko zerbitzuak euskara sartu du bere laneko hizkuntzen artean, euskarak dituen "erronka linguistiko eta teknologikoak gainditu ondoren", erakundeko arduradunek prentsa ohar baten bidez gaur jakinarazi duenez.
Cervantes Institutuaren itzultzaile automatikoak, testuak eta webguneak gaztelaniatik katalanera, galegora, ingelesera, frantsesera eta portugesera itzultzea (eta alderantziz) ahalbidetzen du.
Oraingoz, gaztelania-euskara zentzuan bakarrik itzultzen du tresna berriak. Itzultzaile automatikoan ezarri diren osagai bizkorragoei eta gaitasun handiagokoei esker, segundoko 12.000 hitz ere prozesatu daitezke.