Euskaldunen %42ak sare-sozialen bidez bilatzen du lana

Ordenador Con Ratón
EUROPA PRESS
Actualizado: lunes, 1 agosto 2011 14:09

BILBO, 1 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskaldunen %42ak lana bilatzeko sare-sozialak erabiltzen dituela aitortzen du, beste %58ak ohiko moduak erabiltzen dituen bitartean, Viadeo sare profesionalak online egindako ikerketa baten arabera.

Inkestatutako Giza Baliabideen zuzendarien arabera, mota horretako sareak hautagaien inguruko informazioa lortzeko bide bilakatu dira. Horri dagokionez, inkestan parte hartu duten zuzendarien %64ak elkarrizketa egin aurretik hautagaien sare-sozialak begiratzen dituzte. Era berean, hamarretik hiruk sare horietan ez agertzeagatik edo eta perfil eskasa izateagatik utzi izan ditu hautagaiak alde batera.

Inkestak, gainera, lana bilatzen ari diren euskaldunen %36a urte bete baino gehiago omen darama bilatzen, %22ak sei hilabetetik urte betera eta beste %31ak, ordea, hilabete bat eta sei hilabete artean. %11 duela hile bat hasi zen lana bilatzen.

Curriculum vitaea modu sinple eta erakargarri batetan aurkeztea (%26), elkarrizketa batetan zeure burua saltzen jakitea (23%) eta enpresaren ezagutza izatea (%22) beharrezkoa da inkestatutako giza baliabideen zuzendarien ustetan. Baita sare-sozialen bidezko promozio ona izatea (%17) edo eta enpresarako hurbiltzeko era original eta ezberdin bat izateak ere (%13) garrantzia dauka.