Euskaltegiek euskararen erabileran duten egitekoa nabarmentzeko 'selfie' lehiaketa bat antolatu du Getxoko Udalak

Actualizado: viernes, 20 junio 2014 13:48
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">

BILBO, 20 (EUROPA PRESS)

   Getxoko Udalak (Bizkai) 'selfie' lehiaketa bat antolatu du ikasleei eta herritar guztiei zuzenduta, euskararen ikaste prozesuan eta erabilera sustatzeko euskaltegiek duten egitekoa eta ikasturte berriari begira matrikulatzeko garrantzia nabarmentzeko.

   Lehiaketan parte hartzeko interesatuek argazkia eta euskararen edo euskaltegien aldeko esaldia edo leloa (euskaraz, gaztelaniaz edo beste hizkuntzetan) bidali beharko dituzte. Ondoren selfie onenak erabiliko dira iraileko matrikulazio kanpainako kartelak eta esku orriak egiteko.

   Getxoko Udalak jakinarazi duenez, parte hartzaileek nahi beste 'selfie' bidali ahal izango dituzte (desberdinak badira) www.facebook.com/getxoeuskara helbidera, selfilehiaketa@gmail.com posta elektronikora edo whatsapp bidez 688 85 61 68 telefono zenbakira, uztailaren 28ra arte.

   Parte hartzaileek 18 urte beteta eduki beharko dituzte eta irudietan adinez nagusi ez diren pertsonak agertzen badira, horien gurasoen baimen idatzia ere bidali beharko da. Bestalde, parte hartzaileek baimena emango diote Getxoko Udalari bidalitako argazkia eta esaldia hiru urtetan erabiltzeko euskara edo euskaltegietako matrikulazioa sustatzeko kanpainaren batean eta euskarari lotutako jardueretan.

   Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuko kideek osatuko dute lehiaketaren epaimahaia, eta desegokitzat jotzen dituen 'selfi' eta esaldiak (xenofoboak, emakumeen kontrakoak eta abar) baztertuko ditu. Sariak Euskaltelek emandako sakeleko bi telefono eta herriko euskaltegiek (Udal Euskaltegiak, Lauaxeta AEK Euskaltegiak eta J. A. Agirre euskaltegiak) emandako material sorta bana izango dira.