EuskoTrenek autobusen zerbitzua eskainiko du larunbatetik Deustu-Zazpi Kaleak tartean, metroaren 3. lineako obrengatik

Actualizado: lunes, 10 mayo 2010 19:14

BILBO 10 May. (EUROPA PRESS) -

Metro Bilbaoko 3. linea egiteko lanak direla eta, EuskoTrenek autobusen zerbitzu batekin ordezkatuko du datorren larunbatetik Txorierri lineako Deustu-Zazpi Kaleak tarteko tren zerbitzua. Horrela,

EuskoTreneko Deustu, Unibertsitatea (Deustu), Matiko eta Zumalakarregiko geltokiak hiru urtez itxita egongo dira, gutxi gorabehera.

Konpauniako iturriek gaur jakinarazi dutenez, zerbitzu horretako erabiltzaileek haien joan-etorriak autobusez egin ahal izango dituzte. Autobusen maiztasunak 30 minutukoak izango dira, trenez egiten diren bezala. Geltokietatik hurbilen dauden autobus geralekuak erabiliko dira eta ohiko txartel beraiek balioko dute.

Deustutik Zazpi Kaleetarantz doazen autobusak, Deustuko San Pedro Plazako autobus geralekutik irtengo dira. Hortik Unibertsitate ondoan dagoen autobus geralekura joango dira, gero Artxandako tuneletatik sartuko dira Maurice Ravel etorbidera eta Miradorren, Maurice Ravelen eta Guridi Musikarian dauden autobus geralekuetan egingo dute geldialdia.

Azkenik, Zumalakarregi Etorbidera sartuko da, eta EuskoTreneko geltokiaren sarreran dagoen autobus geraleku hurbilenean geratuko da. Ondoren, ibilbidearekin Areatzaraino jarraituko du eta bere azken geldialdia egingo du itzulerako ibilbidea hasi baino lehen, Zazpi Kaleak geltokitik metro gutxira.

Zazpi Kaleetatik (Areatzatik) Deustura doan alderantzizko ibilbideak geraleku berberak mantentzen ditu, nahiz eta errepidearen beste aldean, Artxandako tunelak igarota San Pio X.aren Plaza behin igarota dagoen geralekuan gelditu (Deustuko zubiko biribilgunean), Deustu noranzkoan eta San Pedro Plazako geralekuan bukatu.

Gainera, datorren larunbatetik aurrera, Matiko hasiera edo helmuga izango duten bidaiariek, bidaia hasteko edo bukatzeko EuskoTreneko Deustu-Zazpi Kaleak (Areatza)-Deustu autobusen zerbitzua erabili ahal izango dute, eta gainera Lezama edo Zazpi Kaleetarantz joan-etorriak egiteko, egungo Matikoko geltokitik metro gutxira dagoen Loruri/Ciudad Jardineko geralekutik sartu ahal izango dira edo Loruri/Ciudad Jardineko geralekuraino joan ahal izango dira.

Ordezko noranzko honen bezeroek zenbait alderdiak izan beharko dituzte kontuan, hala nola Areatzatik (Zazpi Kaleetatik) Deusturantz irtengo diren autobusek Zazpi Kaleko geltokian egungo treneko ordua baino bost minutu geroago egingo dutela, eta San Pedroko Plazatik (Deustutik) Zazpi Kaleetarantz (Areatzarantz) doazen autobusak, Deustutik Zazpi Kaleetarantz doazen trenen irteera-ordua baino 20 minutu lehenago irtengo direla.

Argibide gehiago behar izanez gero, EuskoTreneko 902 543 210 telefonora dei daiteke. Halaber, informazio gehiago lor daiteke geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.es web-orrian.