Gemma Martinez eta Saioa Artiach ikertzaileek Jesus Maria Leizaola 2013 saria jaso dute, parekaturik

Iruretagoiena eta Erkoreka, sarituekin
IREKIA
Actualizado: miércoles, 11 junio 2014 14:25

BILBO 11 Jun. (EUROPA PRESS) -

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburu Josu Erkorekak Jesus Maria Leizaola 2013 saria eman die parekaturik Gemma Martinez Barbara eta Saioa Artiach Camacho ikertzaile bizkaitarrei, "Armonización Fiscal y poder tributario foral en la Comunidad Autónoma del País Vasco" eta "Aspectos sustantivos y procesales del contrato de arrendamiento rústico en el derecho civil de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa de los siglos XVI a XIX. Un medio para la gestión del patrimonio de la persona" lanengatik, hurrenez hurren.

Saria emateko ekitaldia Bilbon egin da gaur, ekainak 11, Eusko Jaurlaritzaren egoitzan, eta Erkorekarekin batera, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko (HAEE) zuzendaria den Maite Iruretagoiena ere egon da.

Jesus Maria Leizaola 2013 sariaren epaimahaiaren ustez, euskal autonomiari buruzko argitaragabeko bi lanek merezi dute izan saria, proportzio berean, eta "kalitate handikoak" direla nabarmendu du. Irabazleek beren lanak ekitaldian bertan aurkezteko aukera izan dute.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea da sariaren deialdia egiteko arduraduna. Diru saria 14.000 eurokoa da eta bi irabazleen artean banatuko dute. Gainera, HAEEk bi lanak argitaratu ditu, ahal bezainbeste hedatzeko.