Ikasleei zuzenduriko zinema eta zientzia saioetako lehena egingo da asteazkenean, Tabakaleran

"The Martian" filma
20TH CENTURY FOX
Actualizado: martes, 16 enero 2018 13:13

DONOSTIA, 16 (EUROPA PRESS)

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center zentroak (DIPC) eta Bilboko Azkuna Zentroak sustatutako "Hor kanpoan" zinema eta zientzia zikloaren lehen saioa izango da asteazkenean, urtarrilaren 17an, Donostiako Tabakalera zentroan. Hain zuzen, ikastetxeei zuzendutako ekimenak proposatuko du Ridley Scott zinemagile estatubatuarraren "The Martian" (2015) zientzialari aditu batekin batera ikustea.

Zikloaren arduradunek azaldu dutenez, "Tha Martian" filmak astronauta baten istorioa kontatzen du. Ingeniari mekanikoa eta botanikoa izanik, zapuztutako misio baten ondoren Marten bakarrik bizirauteko adimen guztia erabili beharko du astronautak.

Proiekzioaren ondoren, Santiago Perez-Hoyos Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) astrofisikariak ikerketa zientifikoari buruz eta Marteko misioei buruz hitz egingo du. Perez-Hoyos planeta gorriari buruzko zenbait nazioarteko ikerketa zientifikotan parte hartu du, eta Marteren esplorazioak hurrengo urteetan dituen erronka teknologikoei buruz ere arituko da, horien artean 2030ean misio tripulatu bat bidaltzea.

"Zinema eta zientziaren arteko binomio honek ikerketa eta zientziaren edertasuna publiko gazteari gerturatzea du helburu bere ikus-hezkuntza zinemaren bitartez aberastearekin batera", azaldu dute bere arduradunek.

Hurrengo saioak urtarrilaren 19an (Tabakaleran, euskaraz) eta otsailaren 5ean (Azkuna Zentroan, euskaraz eta gaztelaniaz) antolatuko dira, eta Planeta Zientziak taldeko ikertzaileek saio guztietan parte hartuko dute. Donostiako saioetan izen-ematea itxita dago.