Koldo Losada aktorea hilda aurkitu dute Bilbon, indarkeria zantzuekin
Foto: WWW.ANALOPEZACTORES.COM
av2" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 20 (EUROPA PRESS)
Koldo Losada 54 urteko aktorea hilda aurkitu dute gauean Bilboko Lersundi kaleko bere etxean. Biktimak kolpe bat zeukan buruan eta Ertzaintza arma bilatzen ari da inguruko edukiontzietan. Gainera, hildakoren bikotekidea -54 urteko gizon bat- atxilotu egin dute.
Gertaera asteazken gauean izan da, 23:00ak aldera, Bilboko Lersundi kaleko 16 zenbakiko laugarren A solairuan, ezagun batek aktorearen gorpua aurkitu duenean. Lagun ezagun hori biktimaren etxera joan da bikotekideak portaera arraroa izan baitzuen arratsalde horretan.
Hildakoaren auzokideek adierazi dute bikotea banantzen ari zela eta ustezko hiltzailea koadroak ateratzen aritu zela asteazkenean bertan. Dirudienez, aktorearen bikotekideak etxean zuten txakurra ere hil du, etxebizitzatik hurbil dagoen edukiontzi batean aurkitu baitute.