Lauaxeta ikastolako ikasle batek estatu mailako Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen lehiaketa irabazi du

Ciencia Show lehiaketaren bost finalistak
LAUAXETA IKASTOLA
Actualizado: jueves, 14 septiembre 2017 17:03

BILBO 14 Sep. (EUROPA PRESS) -

Asier Fernandez Zornotzako (Bizkaia) Lauaxeta ikastolako ikasleak estatu mailan antolatutako Ciencia Show bakarrizketa zientifikoen lehiaketa irabazi du. Ciencia Show bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendutako zientzia bakarrizketen lehiaketa bat da, eta bere helburua da gazteak zientziara eta teknologiara modu atseginean hurbiltzea.

Estatu mailako azken finalean bost neska-mutil aritu dira, haietako hiru Lauaxeta ikastolakoak eta beste biak Madril eta Fuerteventurakoak, eta azkenean irabazlea Asier Fernandez izan da, Lauaxeta ikastolatik prentsa ohar bidez jakinarazi duenez.

Lehiaketaren irabazleak Naukas Kids ekitaldian aurkeztuko du berriro bakarrizketa garailea. Naukas Kids zientziaren dibulgaziorako ekimena Bilboko Euskalduna Jauregian izango da asteburuan. Bertan, zientzia, eszeptizismoa eta umorea helburu izanik, hitzaldi laburrak eta aberasgarriak entzuteko aukera izango da.