Leioan zaurituriko Ostalaritzako lau ikasleek gorputzaren %3 eta %14 artean dituzte erredurak

Actualizado: miércoles, 17 abril 2013 15:55

BILBO, 17 Abr. (EUROPA PRESS) -

Eltze industrial batek eztanda egin ondoren Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Leioako campuseko Ostalaritza Eskolan gaur goizean zauritu diren lau ikasleek gorputzaren %3 eta %14 artean dituzte erredurak, Gurutzetako Ospitaleak eman duen agiriaren arabera.

Larrien dagoena 19 urrteko O.H. neska frantsesa da. Erredura Handien Unitatean dago zaindua izateko eta tratamendua jasotzeko, "batez ere analgesikoa". Ikasle frantsesak gorputzaren %14an ditu erredurak, %2-3ko sakoneran, ezkerreko goiko gorputz-adarrean, buruan eta enborrean.

Bestalde, 19 urteko O.B.T. ikasleak gorputzaren %8 inguruan ditu erredurak, batez ere enborraren bizkarraldean eta eskuineko goiko gorputz-adarrean. Ospitaleratze solairuan dago, zainduta egoteko eta tratamendua jasotzeko, beste bi zaurituak bezala.

Hirugarren zauritua 24 urteko A.I.R. da, eta gorputzaren %6an ditu erredurak, batez ere enborraren bizkarraldean. Azkenik, 22 urteko V.C. ikasleak gorputzaren %3an ditu erredurak, ia gehienak enborraren bizkarraldean.