Osakidetzako Leintz Bailarako Unitateak Joint Commision kalitate eta segurtasuneko ziurtagiria jaso du

Joint Commision ziurtagiria Debagoienako ESIrentzat
OSAKIDETZA
Actualizado: jueves, 12 abril 2018 10:18

DONOSTIA 12 Abr. (EUROPA PRESS) -

Osakidetzako Debagoiena ESIko Leintz Bailarako Unitateak Joint Commission International erakundearen kalitate eta segurtasuneko ziurtagiria jaso du. Erakundearen ziurtapen, estandar eta neurtze arloko presidenteorde Paul Chang doktorearen eskutik jaso du Joint Commission ziurtagiria, ematen duen asistentziaren kalitateagatik (pazientea, pazientearen segurtasuna eta prozedura klinikoak hobetzea ardatz dituelako), eta kudeaketa eredu dinamiko eta parte hartzaileagatik.

Modu honetan, Debagoiena ESI da Osakidetzan nazioarteko ziurtagiri garrantzitsu hau lortu duen lehenengoa. Joint Commission International erakundearen ziurtagiriak emateko ekitaldi publikoa asteazken arratsaldean egin zen, Kalitatearen Avedis Donabedian Sarien urteko edizioaren baitan, Bartzelonako Palau de la Música Catalana jauregian.

Joint Commission da gaur egun osasuneko ziurtagirien arloan eskarmentu luzeena duen erakundea, eta 50 urtetik gora daramatza erakunde sanitario eta soziosanitarioen kalitatea eta segurtasuna hobetzeko lanean. Gaur egun 20.000 erakunde inguru ziurtatzen ditu mundu osoan.