BILBO 14 Ago. (EUROPA PRESS) -
Pabilioi 6 gune eszenikoak bi antzezlan taularatuko ditu Bilboko Aste Nagusian zehar, bata iluntzean eta bestea gauerdia baino ordu erdi lehenago.
Salak berak informatu duen moduan, gune eszenikoak bertan sortutako 'Esencia patria' eskainiko du irailaren 2a arte eta 'El Cavaret Billano de la Ribera' show komiko musikala abuztuaren 25a arte.
Bilboko Pabilioi 6ko arduradunek azaldu dutenez, abuztuaren 16tik irailaren 2ra arte, gaueko 20:30etan eszenaratuko da 'Esencia Patria' obra, Tomás Afán dramaturgoaren lana dena alegia. Ramón Bareak zuzentzen duen antzezlaneko protagonistak Felipe Loza, Pako Revueltas, Itziar Lazkano, Mikel Losada, Gurutze Beitia, Enriqueta Vega eta Quique Gago izango dira
Adierazi dutenez, "komedia retrofuturista hau amesgaizto burugabea da non denbora, espazioa, espainiar sinbologia eta Espainia hilezkorreko esperpentoak nahasten diren. Solana, Buñuel, Valle eta holograma moduan agertuko den Caudilloa bera esaterako". Pabilioi6ko Antzerki Laborategiak ekoiztutako lehen lana da.
Bestalde, 'El Cavaret Billano de la Ribera', abuztuaren 15tik 25era izango da ikusgai gaueko 23:30tan. Eguzki Zubia eta Lander Otaolak zuzentzen duten kabaretak Zubia bera, Ylenia Baglietto, Mitxel Santamarina eta Jorge Santos biltzen ditu eszenatokian. Agerraldi bakoitzean, gainera, gonbidatu bat izango da, besteak beste, Enriqueta Vega eta Eneritz Artetxe aktoreak, Jon Zabal ilusionista, Juego de Damas taldeko kideak edo Nahiara Santacoloma dantzaria.
Gune eszenikoak azaldu duen moduan, "'El Cavaret Billano de la Ribera'k Bilboko garai bateko 'variettes' antzerki moldea dakar gogora. Carrasco Bilbao anaiek zuzentzen duten kabaret xelebrean gauzatzen da vaudeville zoro, irrigarri eta satiriko hau".