Uztailean EAEn erregistratutako atzerritar langabetuen ia erdia zerbitzuen sektorekoa da

Actualizado: lunes, 5 agosto 2013 13:46

BILBO, 5 Ago. (EUROPA PRESS) -

Uztaileko datuak kontutan hartuta, EAEn dauden 22.892 langabetu atzerritarren ia erdia zerbitzuen sektorekoa da. Enplegu Ministerioak Europa Pressi argitutakoaren arabera, 11.377 pertsonakoa da zerbitzuen sektoreko langabetu atzerritarren kopuru zehatza.

Langabetu atzerritarren kopurua jeitsi egin da EAEn, uztailean ekainean baino 410 langabetu gutxiago egon direlarik (%-1,76). Dena den, 2012ko uztailarekin alderatuz gero, 1.048 langabetu atzerritar gehiago zenbatu dira (%+4,80). 22.892 langabetuetatik, 18.023 gune extrakomunitarioetatik datoz eta gainontzekoak gune komunitarioetatik.

Lurraldeka, kanportik datozen 22.892 langabetuetatik, Bizkaian 11.067, Araban 5.841 eta Gipuzkoan 5.984 daude.

Sektoreei dagokienez, langabetuen ia erdia (11.377) Zerbitzuen sektorean biltzen da. Honi, langabe kolektiboak jarraitzen dio (4.763), ostean Eraikuntza (3.689), Industria (1.941) eta Agrikultura (1.122) sektoreak daudelarik.