EUSKADI.-AEK-k "Irrintzi 400" kanpaina abiatuko du, Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi-AEK euskaltegiaren berri emateko

Actualizado: martes, 19 diciembre 2006 18:08

BILBO 19 Dic. (EUROPA PRESS) -

Iruñeko Donibane auzoko Irrintzi-AEK euskaltegi berria egiteko lanak hasita daude dagoeneko, eta AEK-k "Irrintzi 400" kanpaina jarriko du martxan haren berri emateko, AEK-ko iturriek gaur jakinarazi dutenez.

AEK-k 15 urte baino gehiago daramatza Donibane auzoa euskalduntzen, eta horietatik hamar Irrintzi euskaltegian. Gaur egun Irrintzi euskaltegia Nafarroako euskaltegirik jendetsuena da, baina egoitza txiki geratu da eta AEK-k euskaltegi berria zabalduko du hurrengo ikasturtean.

Modu honetan, AEK-k "Irrintzi 400" kanpaina abian jarriko du eta euskaltegi berriaren nondik norakoak azaltzeko eta kanpaina berria aurkezteko prentsaurrekoa eskainiko du bihar, Irrintzi-AEK euskaltegian bertan, eguerdiko 12,00etan hasita.