'Abentura erraldoia' filma ostiral honetan iritsiko da EAEko zinema aretoetara, Zinema Euskaraz programaren barruan

'Abentura Erraldoia' Filma.
ZINEUSKADI
Publicado: viernes, 25 agosto 2023 9:10

BILBO, 25 Ago. (EUROPA PRESS) -

'Abentura erraldoia' filma ostiral honetan, abuztuaren 25ean, estreinatuko da Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hainbat aretotan, Zinema Euskaraz programaren eskutik. Publiko orokorrari bideratua dagoen film perutarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango da.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko den zazpigarren filma da, 'Superheroien familia', 'Yuku eta Himalaiako lorea', 'Momiak', 'Lau ahizpa magikoak', 'Mavka: basoaren zaindaria' eta 'Alan giza antena' lanen ostean.

"Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko" helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programak, eta "haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz" arduratzen da, "zinemagintzan euskararen hedapena" bultzatzearren.