Aita Junes Casenave-Harigileren hiztegiaren bertsio elektronikoa jarri du Euskaltzaindiak bere webgunean

Aita Junes Casenave-Harigileren hiztegiaren bertsio elektronikoa Euskaltzaindiaren webgunean
EUSKALTZAINDIA
Actualizado: jueves, 4 julio 2024 11:13

BILBO, 4 (EUROPA PRESS)

Euskaltzaindiak bere webgunean kargatu du Aita Junes Casenave-Harigileren 'HIZTEGIA I - Français-Eüskara. Züberotar eüskalkitik abiatzez' hiztegiaren bertsio elektronikoa. Sü Azia elkartearen eta Akademiaren arteko elkarlanaren emaitza da hiztegia ezagutarazteko ahalegin berria.

Euskaltzaindiak jakinarazi duenez, Aita Junes Casenave-Harigilek 1990. urtean argitaratu zuen 'HIZTEGIA I - Français-Eüskara. Züberotar eüskalkitik abiatzez', arrakasta handia izan zuen argitalpenak eta berehala agortu zen.

Allande Socarros zenaren aholkua jarraituz eta eskaera zabal bat betetzeko, bereziki gazteriaren aldetik, Sü Azia elkartearen xedea zen hiztegiaren berrargitalpena, gaurkotua, eduki mailan zein idazketa mailan, eta berrargitalpen hori 2023. urteko urtarrilean plazaratu zen.

Orain, jatorrian paperean argitaratu zen hiztegia baliabide elektroniko bihurtu da, argitalpena Internet bidez edozeinen eskura jarriz: https://www.euskaltzaindia.eus/component/casenave/?task=home.... Hiztegiaren eduki osoa kontsultagarri dago, eta bilaketa tresna errazak eta azkarrak eskaintzen dira: sarrera-buruen araberako bilaketa, ordainetan bilaketa eta zerrenda alfabetikoak.

Contador