Araba 4.0 plataforma sortu dute, lurraldeko enpresei berrikuntza eta eraldaketa errazteko

Arabako Aldundiko eta Tecnaliako ordezkariak.
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Europa Press País Vasco
Actualizado: jueves, 22 febrero 2024 14:19

GASTEIZ, 22 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiak eta Tecnalia ikerketa zentroak akordio bat sinatu dute ostegun honetan Araba 4.0 plataforma abiatzeko eta, horrela, industriak berrikuntzan eta eraldaketan duen erronkari aurre egiteko lurraldeko enpresek behar dituzten tresna guztiak leku berean biltzeko asmoz.

"Gure enpresek etorkizuneko erronka oso garrantzitsuei egin behar diete aurre, eta erakunde gisa argi daukagu gure industria ehunari lagundu behar diogula, bereziki ETEei, berrikuntza, garapen teknologikoa, eraldaketa digitala eta teknologia berrien ezarpena bultzatzen", azaldu du aurkezpenean Saray Zarate Ekonomiaren Garapen eta Berrikuntzako diputatuak.

Horregatik, azken hilabeteetan, foru erakundea lanean aritu da Arabako enpresekin bide horretan nola lagundu jakiteko. Hain zuzen, tailer interaktibo bat antolatu da, enpresek lantaldeetan eta foroetan parte hartu dute eta foru erakundeak enpresak bisitatu ditu beren beharrak ezagutzeko eta digitalizazio eta berrikuntza teknologikoko prozesuetan nola lagun diezaiekeen jakiteko.

"Eta lan horren ondorioz, gaur Araba 4.0 berria aurkeztuko dugu, Arabako 4.0 industriaren topagune erreferentea izan nahi duena, enpresa guztiei irekia, lau zutabe handitan oinarrituta", gaineratu du foru diputatuak.

Zehazki, alde batetik, plataformak lurraldearen eta bertako enpresen beharrizanak "lurreratuko" ditu 4.0 industriaren arloan, Araban duten irismena eta ikuspegia ezagutaraziz; bigarrenik, Arabako enpresak sentsibilizatuko ditu 4.0 industriarekin lotutako praktikak ezartzeko premiaz eta lehiarako aukeraz; hirugarrenik, lurraldeko enpresetan 4.0 industriako proiektuak identifikatzen eta katalizatzen lagunduko du; azkenik, Araban Industria 4.0 ekosistema sortzeko eratu da.

Plataforma berriaren zutabe nagusiak 2024an zehar garatuko dira, Tecnaliak berak, Gaia Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazioaren Industrien Elkarteak eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatutako ekintzekin.

Contenido patrocinado