Arabako Aldundiak eta euskara zerbitzuen sareak formakuntza saioak antolatu dituzte hezitzaile eta begiraleentzat

Archivo - Aisialdia
IREKIA - Archivo
Actualizado: jueves, 13 junio 2024 13:25

GASTEIZ, 13 (EUROPA PRESS)

Arabako Foru Aldundiak eta Arabako Euskara Zerbitzuen Sareak formakuntza saioak prestatu dituzte uda honetan, urtero bezala, aisialdiko ekintzetan arituko diren hezitzaile eta begiraleentzat, euskararen sozializazioa nola landu ikasteko.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, saioen helburuak dira hezitzaileei aisialdian edo kirolean euskararen erabilera sustatzearen garrantzia helaraztea, horretarako erabili ohi diren estrategiak azaltzea eta erabili daitezkeen ekintzak eta jarduerak partekatzea. Saio arinak eta eraginkorrak izango dira.

Halaber, Arabako kuadrilletan ere aukera egongo da udako aisialdi jardueretan euskararen sozializazioa nola landu ikasteko. Bertako begiraleei zuzenduta, hainbat formakuntza saio antolatu dira, lurralde osoan zehar.

Horrela, lehen saioa datorren astelehenean izango da, ekainaren 17an, Dulantzin, eta ondoren, Zigoitian (ekainak 26), Amurrion (uztailak 1), Kanpezun (uztailak 2), Guardian (uztailak 3) eta Laudion (uztailak 4) egingo dira.

Gainera, Gasteizko Udalak ere antolatuk ditu saioak, eta ekainaren 21ean (10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara) eta 22an (10:00etatik 12:00etara eta 18:00etatik 20:00etara) izango dira, Montehermoson.

Contador