Argitzera egingo du orduek aurrera egin ahala

Hodei gutxi
EUROPA PRESS
Publicado: miércoles, 21 agosto 2024 9:48

BILBO, 21 Ago. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet, euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, gaur, asteazkena, abuztuaren 21ean, argitzera egingo du orduek aurrera egin ahala.

Eguna goibel esnatuko da eta oraindik euri apur bat egingo du, batez ere ipar partean, baina goizak aurrera egiten duen heinean gero eta euri gutxiago egingo du.

Eguerditik aurrera ostarteak zabaltzen hasiko dira, eta arratsaldean eguraldi eguzkitsua gailenduko da.

Tenperaturak koska txiki bat egingo du behera. Lurraldei erreparatuz hauxek izango dira tenperatura maximoak hiriburuetan: Donostian 213 gradu gehienez, Bilbon 24 gradu eta Gasteizen 25 gradu.

Itsasoari begira Itsasbehera 12:28etan izango da eta Itsasgora 18:46etan.

Contador