Arraina merkaturatzeko eta eraldatzeko euskal enpresak Vigoko XXV. Conxemar Nazioarteko Azokan izan dira

Euskadiko standa Vigoko XXV. Conxemar Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokan
HAZI FUNDAZIOA
Actualizado: viernes, 4 octubre 2024 13:05

BILBO 4 (EUROPA PRESS)

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailak eta Hazi Fundazioak arraina merkaturatzeko eta eraldatzeko euskal enpresen parte hartze bateratua antolatu dute aste honetan Vigoko XXV. Conxemar Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokan. Angulas Aginaga, Conifres S.L., Ice Fresh Sea Food, New Fish S.L., Nortindal Sea Products, Perez Viñas S.A. eta Urlapesca S.A. dira astean zehar Galiziako topaketan izan diren euskal enpresetako batzuk.

Raul Perez Iratxeta Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea eta Leandro Azkue Arrantza eta Akuikultura zuzendaria Vigoko IFEVI Erakustazokan egin den azokan izan dira euskal enpresak bildu dituen standa sustatzen.

"Conxemar Itsasoko Produktu Izoztuen Nazioarteko Azokaren XXV. edizioa oso interesgarria izan da euskal enpresentzat. Urriaren 1etik gaur arte 110 herrialdetako 27.080 bisitari hurbildu dira Vigoko IFEVI Erakustazokara, eta Dominikar Errepublika, Hegoafrika, Mexiko, Indonesia, Namibia, Polonia eta Eslovenia izan dira erakusketari berriak", adierazi du Azkuek.

Eskaria arrain izoztuaren erakusketarien produktuena bakarrik da, eta handiagoa izan daiteke beste sektore batzuei erreparatuz gero, hala nola 'Bosgarren gama' izenekoari -kozinatzeko jada prestatuta dagoen platera- eta kontserbenari. Gainera, azokaren aurtengo edizioa berezia izan da, 25 urte bete baititu, eta, hori dela eta, Conxemar elkarteak herritarrengana hurbildu du topaketa, aurreko hilabeteetan egiten hasi ziren jardueren bidez.

Conxemar Arrantzako eta Akuikulturako Produktuen Handizkarien, Inportatzaileen, Esportatzaileen eta Eraldatzaileen Espainiako Elkartea da, eta produktu izoztuen sektorean funtsezko lotura tresna gisa finkatuta dago. Ordezkatzen dituen enpresek urtean 11.900 milioi euro baino gehiago fakturatzen eta 20.100 enplegu sortzen dituzte.

Contador