Ars Poliphonica ahots taldearekin bukatuko da aurten Vital Fundazioaren 'Astearte Musikalak' zikloa

Ars Poliphonica ahots taldea
VITAL FUNDAZIOA
Publicado: lunes, 23 diciembre 2024 17:59

GASTEIZ 23 Dic. (EUROPA PRESS) -

Ars Poliphonica ahots taldearen emanaldiarekin bukatuko da asteartean, abenduaren 24an, Vital Fundazioak antolatzen duen 'Astearte Musikalak' zikloaren auttengo edizioa. "Polifoniarik onenak transmititzen duen emozioaren eta edertasunaren bidez", talde espaniarrak 'Ouróboros' diskoa aurkeztuko du, antolatzaileek jakinarazi dutenez.

Kontzertua 19:30ean hasiko da, Vital Fundazioa Kulturunean Gasteizen, eta "ezinbesteko hitzordua da kalitatez, pasioz eta sentsibilitatez beteriko musika ekitaldi batez gozatu nahi dutenentzat".

Ana Sobrino sopranoa, J. Raul Fernandez eta Isabel Gomez altuek, Guillermo A. Ares tenorrak eta Angel Camacho baxuak osatzen dute Ars Poliphonica taldea, eta James MacMillan, Francisco de Peñalosa, Ralph Vaughan Williams, Albert de Klerk, Daniel E. Gawthrop, Antonio Lotti, Eric Whitacre, Philippe Verdelot, Andrej Makorm eta R. Casovalle egileen lanak interpretatuko dituzte, besteak beste.

Sarrerak 8 euro balio du eta Vital Fundazioaren egoitzan eros daiteke, 08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara, baita www.fundacionvital.eus webgunean edo aretoko leihatilan ere (leihatilan emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik aurrera jarriko dira salgai, baldin eta oraindik sarrerarik badago).

Contador