BBK ESG Hub Camarabilbao Sarietarako hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 19an bukatuko da

Publicado: viernes, 13 diciembre 2024 16:51

BILBO 13 Dic. (EUROPA PRESS) -

BBK ESG Hub Camarabilbao Sarien lehenengo ediziorako hautagaitzak aurkezteko epea abenduaren 19an amaituko da. Bizkaiko enpresek ekonomia, gizarte eta ingurumen jasangarritasunaren alde egiten duten lana aitortzea da sarien helburua.

BBK Fundazioak eta Bilboko Merkataritza Ganberak sustatzen duten eta Petronorren lankidetza duen BBK ESG Hub Camarabilbao ekimenaren baitan daude sariak. Ekimenaren helburua da lurraldeko enpresen hazkundea eta lehiakortasun jasangarria bultzatzea.

Bada, sarien sustatzaileek jakinarazi dutenez, egoitza soziala Bizkaian duten enpresek edo jarduera nagusia lurraldean bertan egiten dutenek esghub.eus webgunearen bidez eman dezakete izena, lehen edizioan emango diren hiru sarietako bat eskuratu ahal izateko.

Hain zuzen, Ingurumen Berrikuntzako saria ekimen propio eta berritzaileen bidez ingurumena zaintzeko eta deskarbonizatzeko ikuspegi berezia duten erakundeenbtzat izango da; Berrikuntza Sozial Jasangarria saria, aldiz, ekimen propioen bidez alderdi sozialetan lan egiten duten erakundeei zuzenduta dago; hirugarrenik ESG irizpideak hobekien txertatzen dituen ETEentzako saria emango da.

Enpresa, gizarte eta jasangarritasunaren arloetako pertsona ospetsuek osatutako epaimahai profesional batek baloratuko ditu aurkeztutako hautagaitzak, eta kategoria bakoitzeko enpresa irabazleak zeintzuk diren erabakiko du.

Sariak emateko ekitaldia 2025eko otsailaren 4an izango da, BBK Salan. Ekitaldian, besteak beste, Bilboko Merkataritza Ganberako presidente Jose Ignacio Zudairek eta BBK Fundazioko presidente exekutibo Xabier Sagredok hartuko dute parte.

Contador

Leer más acerca de: