Beñat Oihartzabal euskaltzaina emeritu bilakatu da

Archivo - Beñat Oihartzabal.
EUSKALTZAINDIA - Archivo
Actualizado: viernes, 22 marzo 2024 11:51

BILBO, 22 (EUROPA PRESS)

Beñat Oihartzabal idazle eta hizkuntzalariak 75 urte bete zituen martxoaren 17an, eta, hartara, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne arauek agintzen duten bezala.

Orain, Akademiako iturriek jakinarazi dutenez, apirileko eta maiatzeko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzain osoek Beñat Oihartzabalen hutsartea betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa, ekainean Gasteizen izango den bilkuran, alegia.

Euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute, eta, proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.

Beñat Oihartzabal Parisen jaio zen, 1949ko martxoaren 17an. Zuzenbidean lizentziaduna da eta Euskal Ikasketetan eta Hizkuntzalaritzan doktorea. CNRS erakundearen IKER (UMR-5478) taldeko zuzendari emeritua ere bada.

Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1983ko apirilaren 28an, eta oso 1990eko irailaren 28an. Sarrera hitzaldia Angelun irakurri zuen, 1991ko ekainaren 1ean, eta Jean Hiriart-Urrutiren bizitzaz eta lanaz jardun zuen.