GASTEIZ 14 Jun. (EUROPA PRESS) -
Arkeologiaren Europako Jardunaldiak ospatuko dira Arabako Arkeologia Museoan asteburuan, Arabako Foru Aldundiko Museo eta Arkeologia Zerbitzuak antolatuta, eta jende guztiarentzako berreraikuntza historiko bat eskainiko da zenbait ordutegitan.
Hain zuzen, foru erakundeak jakinarazi duenez, Cohors I Gallica taldeak "bizia emango die" arkeologiak ezagutzera eman dituen erromatarren garaiko zenbait objekturi. Horietako asko beira arasetan ikus daitezke: neurketa eta ingeniaritza tresnak, erlijio errituetarako objektuak, oturuntzetako tresnak eta ostilamenduak, norberaren garbitasunaren eta zaintzaren garrantzia, eta, azkenik, armada erromatarraren presentzia.
Larunbatean, 10:30, 13:30, 16:30 eta 18:30ean egingo da jarduera, eta bisita gidatuak izango dira 11:00etan, 12:00etan eta 17:00etan. Igandean, berriz, berreraikuntza historikoa 10:30ean eta 13:30ean egingo da, eta bisita gidatuak 11:00etan eta 12:00etan izago dira.
Arkeologiaren Europako Jardunaldiek publikoak eta arkeologiako protagonistak animatzen dituzte ondare arkeologikoari balioa ematera, eta Europako Kontseiluko kide diren herrialde guztietan arkeologiako protagonisten sare bat eratzea bilatzen dute.
Beraz, europarrak Europako kultura aberastasunaren eta aniztasunaren inguruan kontzientziatzea, arkeologiari ikusgarritasuna ematea, publikoari Europako kulturen mosaikoa ulertzen laguntzea, publiko berriak erakartzea eta ezagutzak trukatzea diar ekimenaren helburuak.