Bertso Eguneko sarrerak salgai daude

Bertso Eguneko kartela
BERTSOZALE
Publicado: sábado, 21 diciembre 2024 13:31

BILBO 21 Dic. (EUROPA PRESS) -

Lesakan (Nafarroa) izango da 2025eko Bertso Eguna, urtarrilaren 25ean, eta sarrerak salgai daude bertsosarrerak.eus webgunean. Bertsozale Elkartea eta Bortzirietako Bertso Eskola elkarlanean ari dira egun osoko egitaraua prestatzen.

Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, 10:00etan jarri da hitzordua, eta 'Oinak Bidean' ibilbidea egingo da Harriondoatik hasita. Ondoren, bertso-poteoa egongo da eta hainbat bertso eskolatako kideek kantatuko dute. Eguerdian luntxa egingo da Arranon, 14:30etik aurrera.

Arratsaldeko jaialdian bertso gehiago entzuteko aukera izango da, eta 'XXI mende, 25 (H)illbetz' bertso saioa izango da Harriondoan; Alaia Martin Etxebeste, Amets Arzallus Antia, Julio Soto Ezkurdia, Maddi Ane Txoperena Iribarren, Nerea Ibarzabal Salegi eta Peru Abarrategi Sarrionandia ariko dira kantuan, eta gai-jartzailea Alaitz Rekondo Ferrero izango da.

Saio ostean ere izango da festa giroa. 20:30etik aurrera, afaria egongo da sagardotegian, eta afalostean, Manex Pagola eta Hor gu-ren bertso jarriak izango dira. Eguna biribiltzeko, DJa egongo da Arranon.

Arratsaldeko ekitaldirako zein afarirako sarrerak eskuragai daude bertsosarrerak.eus atarian. Ekitaldiko sarrerak 12 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideentzako 10 euro eta gazteentzako 8 euro; afaria, berriz, 36 euro izango da.

Contador