Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du larunbatean Makaren kontzertua dela eta

Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 28 marzo 2025 10:09

BILBO 28 Mar. (EUROPA PRESS) -

Bilboko Udalak Bilbobusen E7 lotura linea jarriko du martxan larunbatean, martxoaren 29an, Makak Bilbao Arebnan eskainiko duen kontzertua dela eta.

Horrela, Bilboko Udalak jakinarazi duenez, autobusak hamar minutuan behin aterako dira Plaza Biribiletik Bilbao Arenara kontzertua hasi baino ordubete lehenagotik, hau da, 20:00etatik, eta berdin baina kontrako noranzkoan ekitaldia amaitzean.

Era berean, kontzertu bukatu eta ondorengo minutuetan, G5 autobus lineak ibilbidea aldatuko du erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, eta beste geraldi bat egingo du Askatasuna/Parkean Zabalburu/Hurtado Amezaga norabidean.

Gainera, Bilboko Udalak gogorarazi du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan metro, tren eta tranbia geralekuak daudela hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta, eta taxi geraleku bat jarri dela Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Últimas noticias sobre estos temas

Contenido patrocinado