Bilbobusen azken irteerak 20:00etatik 20:30era izango dira asteartean

Bilbobus
BILBOKO UDALA
Publicado: lunes, 23 diciembre 2024 17:41

BILBO 23 Dic. (EUROPA PRESS) -

Bilbobusen linea guztien azken irteerak 20:00etatik 20:30era bitartean izango dira asteartean, abenduaren 24an, Gabon eguna dela eta. Gainera, asteazkenean, abenduaren 25ean, Eguberri eguna dela eta, ohiko zerbitzua 09:00etan hasiko da, Bilboko Udaleko Mugikortasun eta Jasangarritasun Sailak jakinarazi duenez.

Era berean, abenduaren 31n, Gabon zahar egunean, 20:00etatik 20:30era bitartean egingo dira Bilbobusen linea guztien azken irteerak, eta urtarrilaren 1ean, Urteberri egunean, 01:00etatik 09:00ak arte aurrera Gautxori zerbitzua emango da, eguneko ohiko zerbitzua hasi arte.

Argibide gehiago eskuratu nahi duten erabiltzaleek autobus geralekuetan, www.bilbao.eus/bilbobus web orrian, aplikazio eta sare sozial ofizialetan eta 010 eta 944 010 010 telefonoetan jaso dezakete.

Azkenik, Bilboko Udalak gogorarazi du abenduaren 24an eta 31n ez dela TAOrik egongo arratsaldez, eta, beraz, bi egun horietan 14:00ak arte bakarrik egongo dela zerbitzua martxan, hala bizitegi eremuan, nola intentsiboan.

Contador