Bilboko TAO Errekaldeko goialdeko auzoetara iritsiko da apirilaren 28tik

Archivo - TAO makina bat Bilbon
BILBOKO UDALA - Archivo
Actualizado: martes, 18 marzo 2025 12:05

BILBO, 18 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udalak TAO kalean aparkatzeko eremu arautuak ezarriko ditu apirilaren 28tik Errekaldeko goialdean dauden Betolatza/Uretamendi, Iturrigorri/Peñascal eta Larraskitu hegoaldea auzoetan. Era berean, Errekaldeberriko eremuan ere aparkaleku arautuko gunea zabalduko da kale berrietara.

Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, TAO gune berrietan sektore berdea egongo da, eta bertan bizi direnek egoiliarren txartela eska dezakete, sektore horietan denbora mugarik gabe aparkatu ahal izateko. Bereizgarria eskatzeko bideak www.bilbao.eus webgunean eta Lersundi kaleko Herritarren Arretako Bulegoa dira.

TAO eremu berriek urteko B tarifa izango dute, hau da, 50 euro urteko, edo, hala badagokio, hiruhileko naturaletan hainbanatuta. Txartela eskatzeko betekizunen artean daude Bilbon erroldatuta egotea (txartela eskatzen den helbidean), eta bizilekuak eta erroldatzeak bat etortzea IFZan edo AIZan ageri denarekin, indarrean den gidatzeko baimenean ageri denarekin eta ibilgailuaren zirkulazio baimenean ageri denarekin.

Era berean, ibilgailua turismoa edo antzekoa izan behar da, eta ezin du zorrik izan Bilbon dagozkion ordainketetan. TAO txartela daukan ibilgailua ezin da egon egoiliarren udal aparkaleku bati atxikita. Txartel bakarra emango da egoiliar bakoitzeko, eta bi gehienez helbide bakoitzeko.

Eremuko TAOaren ordutegia bizileku eremuari dagokiona izango da, hau da, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara. Larunbatetan ez da TAOrik egongo eta abuztuan goizez bakarrik funtzionatuko du.

Contador

Leer más acerca de: