BILBO 10 Jul. (EUROPA PRESS) -
Bilboko Udalak Basurtun FEVEren geltokiaren estalkiaren gainean egokitu duen 120 plazako aparkaleku berria bisitatu du ostiral honetan Juan Mari Aburto Bilboko alkateak. Aparkalekua jarri duten gunea Basurtuko Ospitalearen aurrean dago, ez zuen erabilerarik eta jendearentzat itxita zegoen. Auzotarren eskaerari erantzunez, auzoan aparkalekuaren gaia hobetzeko egindako jarduketa izan da.
Geltokiaren estalkiaren gaineko zabaltza egokitu da, lan hauek eginda: betelanak, asfaltoa botatzea, oinezkoentzako pasabide berri beheratuak egokitzea, uhinbikoak eta eskudelak ixtea, ura biltzeko sistema egokitzea, argiteria eta seinaleztapena.
Aparkalekuak 120 plaza ditu, horietako lau mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, eta 12 moto aparkatzeko lekua ere badu. Sarrera leku batetik da eta irteera beste batetik. Jarduketaren aurrekontua 244.880,38 euro izan da. Obrak ekainaren 2an hasi zituzten eta aparkalekua zerbitzuan jarri da uztailaren 3an.