Bilboko Udalak Miren Agur Meaberen eta Paul Caballeroren haurrentzako ipuinen trilogia bat kaleratu du

Bilboko Udalak Miren Agur Meaberen eta Paul Caballeroren argitaragabeko haurrentzako ipuinen trilogia bat kaleratu du
BILBOKO UDALA
Actualizado: lunes, 11 noviembre 2024 15:33

BILBO, 11 (EUROPA PRESS)

Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren eta Paul Caballero ilustratzaile bilbotarraren argitaragabeko haurrentzako ipuinen trilogia bat kaleratu eta hiriko liburutegi eta ikastetxeetan banatuko du, irakurketa sustatzeko konpromisoan: 'Kuttunen Kuttunak', 'Txin Txinboa' eta 'Zazpi Zapaburuak'.

Eider Bilbao Bilboko Udaleko Hezkuntza Saileko zinegotzi-ordezkariak adierazi duenez, "txiki-txikitatik bultzatu nahi dugu irakurketa, eta uste dugu ikastetxeak eta udal liburutegiak baliabide materialez hornitzea aurrerapauso bat dela".

Era berean, Bilboko haur elebidunen "etorkizunerako tresna erabilgarriak" sortzen jarraituko dutela ziurtatu du, "haien hazkunde integrala babesteko eta Bilbo hiri berritzaile bihurtzeko hezkuntzaren esparruan".

Bada, 'Kuttunen Kuttunak', 'Txin Txinboa' eta 'Zazpi Zapaburuak' lanen helburua da gaztetxoenen artean irakurketa sustatzea, irudimena eta fantasia elikatzea eta nortasuna garatzen eta bidaia emozionalean laguntzea.

Hiru ipuinek "eduki bisual bikaina" dute, Paul Caballero ilustratzaile bilbotarrak landua, Miren Agur Meabe idazle lekeitiarraren kontakizunak oinarri hartuta. Ipuinak 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat dira. Guztira, Bilboko Udaleko Hezkuntza Sailak 350 ale banatuko ditu datozen egunetan liburutegi eta ikastetxeetan.

Contador