Bildarratz Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileekin bildu da

Bildarratz Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileekin
EUSKO JAURLARITZA
Publicado: miércoles, 7 junio 2023 14:32

GASTEIZ, 7 Jun. (EUROPA PRESS) -

Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak harrera egin die asteazken honetan Lakuan 2023ko Araba Euskaraz jaiaren antolatzaileei. Unai Mendizabal Araba Euskaraz Elkarteko presidentea, Mari Paz Saez de Muniain Aguraingo Lautada ikastolako presidentea, Salome Martinez de Ilarduia ikastolako zuzendaria eta Joseba Aginagalde Ikastolen jaietako arduraduna izan dira bileran, Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.

Aurtengo Araba Euskaraz igandean ospatuko da, ekainaren 11n, Olarizuko zelaietan, Gasteizen, 'Ekin' lelopean, eta Ikastolen Elkarteko lurraldeko zortzi ikastolak elkarlanean antolatu dute.

Arabako ikastolen aldeko festaren 43. edizioan, iaz bezala eta 1981eko lehen aldian egin zen moduan, Olarizuko berdegunean zabalduko da festa, hiru gunetan banatuta antolatu den egitarau zabalarekin. Bada, egitarauaren ezaugarri nagusiak azaldu dizkiote jaiaren arduradunek Bildarratzi, bai eta urtean zehar antolatu dituzten gainerako ekitaldi, lehiaketa eta saioen berri eman ere.

Leer más acerca de: