Bizikletaren erabilera sustatzeko elkarteek alegazioak aurkeztu dizkiote Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Planari

Archivo - Bidegorri bat
AYUNTAMIENTO DE BARAKALDO - Archivo
Actualizado: viernes, 28 marzo 2025 11:56

BILBO, 28 (EUROPA PRESS)

Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkarteak, Bizikleteroak elkarteak, Biziz Bizi taldeak, Sagarrak Ekologista Taldeak eta Ekologistak Martxan erakundeak alegazioak aurkeztu dizkiote Eusko Jaurlaritzako Mugikortasun Iraunkorreko Sailak egindako Euskadiko Mugikortasun Iraunkorreko Planaren Proiektuari.

Bizikletaren erabilera sustatzeko elkarteen arabera, ez da "inolako prozesu parte hartzailerik" egon plana egiterakoan, eta alegazioak aurkezteko epea "laburregia" izan da. Horregatik, epea luzatzea eta parte hartze prozesu bat egitea proposatu dute.

Elkarteok prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, planak oinezkoen eta txirrindularien mugikortasuna barne hartzen ditu kategoria berean, baina, "bi mugikortasun modu horiek oso ezaugarri desberdinak dituztenez, egokiagoa litzateke bakoitza bere aldetik aztertzea". Era berean, "bi garraiobideen azterketa sakonago baten falta" sumatu dute, eta diagnostikoan zein ekintza planean "garrantzi handiagoa izatea" eskatu dute.

"Dokumentuak datuak erakusten ditu eta bidegorri sareari buruzko alderaketak egiten ditu, baina udalerri bakoitzak bidegorri gisa definitzen duena zehazki zer den ikusi beharko litzateke. Bidegorritzat hartu ezin diren bideak sartu diren kasuak ikus ditzakegu, hala nola Gasteizko tranbia plataforma. Diagnostikoak bidegorri batek bete beharreko baldintzak ondo zehaztea proposatzen dugu", azaldu dute.

Era berean, elkarteok iritzi diote gaur egun "arazo bat" dagoela bizikleta bideen diseinuarekin: "Ez dago diseinu jarraibide loteslerik, eta, horren ondorioz, administrazio bakoitzak bere irizpideari jarraiki diseinatzen ditu bideak".

"Horren ondorioz, sarea ez dago homogeneizatuta eta erabiltzaileari nahasteak sortzen zaizkio, eta askotan ez dira betetzen bideek izan beharko lituzketen gutxieneko kalitate jarraibideak. Arazoa diagnostikoan sartzea eta ekintza planean neurriak jasotzea uste dugu", adierazi dute.

Orobat, planaren eraginkortasuna ebaluatu ahal izateko "adierazle argiak" ezartzea proposatu dute, "plana ezartzeak espero diren emaitzak emango dituela ziurtatuz". Planaren "jarraipen handiagoa" ere eskatzen dute, ez duelako jarraipen prozedurarik aurreikusten indarrean dagoen hamar urteetan.

INTERMODALITATEA

Gainera, bizikleta eta garraio publikoaren arteko intermodalitatea errazteko neurriak hartzea galdegin dute, bai eta garraio publikoko autobus zein trenbideetako geltokiak moldatzea ere, bizikletan iritsi eta bertan utzi ahal izateko. Neurri horiek hartzeko egutegi bat ezartzea proposatu dute.

Era berean, bizikletaren erabilera sustatzeko aldeko elkarteek adierazi dute planak ez dituela aipatzen patinete elektrikoak eta antzeko mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak, eta horien egoera aztertzeko eta planean ekintzak jasotzeko eskat dute.

Azkneik, bizikleta garraiobide gisa sustatzeko beste ekintza batzuk planteatzea proposatu dute, besteak beste, bizikleta eskola curriculumean sartzea, bizikletaren mugikortasuna hobetzeko proposamen teknikoak edo erakundeen arteko koordinazio handiagoa izatea bizikleta sustatzeko.

Contador