cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 3 (EUROPA PRESS)
Jose Maria Iruarrizaga Bizkaiko Ogasun eta Finantzen foru diputatuak eta Arnd Beck eta Imanol Lecue Europako Inbertsioen Bankuko ordezkariek mailegu bat sinatu dute gaur, otsailaren 3an, A-8 autobidetik Bilbora sartzeko bideak (San Mames inguruan) birmoldatzeko obrak ordaintzeko. "Bilbo Urban Infraestructure" izeneko proiektu hori gaur egun Bizkaian gauzatzen ari diren lan garrantzitsu eta konplexuenetako bat da.
Foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez, sinaturiko mailegua 110.000.000 eurokoa da, 25 urteko epean amortizatzeko, sei urteko gabealdiarekin, eta %3,755eko interes-tasa finkoa du.
Kreditua sinatu ondoren, foru diputatuak eragiketari buruzko ebaluazio "oso positiboa" egin du, egungo egoera ekonomikoa eta finantzarioa kontuan hartuta, epe luzerako finantzazio merke bat lortu delako, "eta horrek Bizkaiko Foru Aldundiaren jarduerarekiko laguntza eta konfiantza erakusten duelako".