Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen fasea ostegunean bukatuko da, Busturin eta Zallan

Busturiko eta Zallako saioen kartela
BERTSOZALE ELKARTEA
Actualizado: martes, 23 mayo 2023 11:49

BILBO, 23 (EUROPA PRESS)

'Udabarria Bertsotan' Bizkaiko Bertsolari Txapelketara sailkatzeko fasea ostegunean amaituko da, maiatzaren 25ean, Busturiko Kultur Etxean eta Zallako El Longar jauregiko kaperan jokatuko diren saioekin. Bi saioen ostean jakingo da zeintzuk izango diren txapelketan kantatuko duten bertsolariak.

Bizkaiko Bertsozale Elkartetik jakinarazi dutenez, Busturiko saioan izango dira Asier Alcedo Cano, Eneko Aldana Carrasco, Irune Basagoiti Agirre, Izaro Bilbao Arostegi, Janire Arrizabalaga Munduate eta Nagore Beitia Telletxea. Gaiak ematen Zihara Jainaga Larrinaga ariko da, eta Ander Txakartegi Basterretxeak, Graxi Arregi Leonardok eta Jurgi Fuentes Goikoetxeak opsatuko dute epaimahaia. Idazkari lanetan Ariane Elejabarrieta Amorrortu arituko da.

Bestalde, Zallako saioan, Ander Aldazabal Olabarrik, Bittor Altube Sarrionaindiak, Enare Muniategi Etxabek, Garikoitz Sarriugarte Onaindiak, Iruri Altzerreka Martinezek eta Jokin Ansotegi Vallejo de Olejuak abestuko dute, eta Idoia Anzorandia Kareaga izango da gai jartzailea. Beñat Romero Maguregi, Garazi Mendoza Agirre eta Miriam Juaristi Urizar izango dira epaimahaikideak, eta Itziar Basterretxea Olarreaga idazkaria.

Bi saioak 18:30ean hasiko dira, eta, ohiko moduan, sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai, baita saioen egunean aretoetako txarteldegietan bertan ere, 18:00etatik aurrera. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideentzat 2 euro, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.