Blas Arratibel lehiaketak EAEko eta Trebiñuko artisau lan hoberenak aitortuko ditu

Blas Arratibel lehiaketa.
ARABAKO FORU ALDUNDIA
Actualizado: lunes, 5 septiembre 2022 12:53

GASTEIZ, 5 (EUROPA PRESS)

Blas Arratibel artisautza lehiaketak Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) eta Trebiñuko Konderriko artisauen lanik hobenerak aintzatetsiko ditu aurten ere. Bi kategoria izango dira: artisau izaera aitortua duten pertsonentzako bata, eta profesional gisa erregistratuta ez daudenentzako bestea. Sariak eskuratu nahi dituztenek beren lanak aurkeztu beharko dituzte urriaren 26, 27 eta 28an Gasteizko BIBAT museoan.

Arabako Foru Aldundiko Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenerako Sailak egin du lehiaketaren deialdia, artisau jarduera bultzatzeko, kolektiboa osatzen dutenen artean ezagutza eta esperientzia trukea sustatzeko eta tokiko kultura eta tradiziozko lanbideen zabalkunderako funtsezko sektorea den lanari balioa emateko. Lehiaketaren 36. edizioa izango da aurten.

EAEko eta Trebiñuko Konderriko artisauentzat dago zabalik, eta lan tradizionalak nahiz sortu berriak eta izaera berritzaileagoa dutenak onartuko dira bi kategorietan. Lehenengo kategorian 3.000 euroko saria emango da, eskudirutan, eta bigarrenean 1.320 eurokoa. Irabazleek, gainera, Blas Arratibelen busto bat jasoko dute, alabastro erretxinaz egina.

Blas Arratibel artisautza lehiaketan parte hartu nahi dutenek urriaren 26an, 27an eta 28an aurkez ditzakete beren lanak BIBAT Museoan, 10:00etatik 14:00etara. Lanak museoan bertan erakutsiko dira azaroaren 15etik abenduaren 11ra bitarte.

Leer más acerca de: