cia" class="NormalTextoNoticia" itemprop="articleBody">
BILBO, 22 (EUROPA PRESS)
Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Devenir argitaletxeak Blas de Otero-Bilbo Hiria V. Poesia Saria irabazi duen Ana Pérez Cañamares Tenerifeko idazlearen "Las sumas y los restos" lana argitaratu dute. "Eguneroko bizitzako ekaitzei eta hondoratzeei" buruzko poema liburua da, tonu errealistan eta kritikoan idatzia, sariaren antolatzaileek adierazi dutenez.
Ana Perez Cañamaresek (Tenerifeko Santa Cruz, 1968) zenbait antologiatan bildutako hainbat ipuin argitaratu ditu. 2007an bere lehenengo poema liburua argitaratu zuen, "La alambrada de mi boca", eta 2009an lan horren bigarren edizioa kaleratu zen. Ondoren "En días idénticos a nubes" kontakizunen bilduma kaleratu zuen, eta jarraian bere bigarren poema liburua argitaratu zuen: "Alfabeto de cicatrices".
Idazle kanariarrak idatzitako ipuinak bilduma ugaritan agertu dira, hala nola "Por favor sea breve" (2001), "Mujeres cuentistas" (2009), "Beatitud. Visiones de la Beat Generation" (2011) edota "Al otro lado del espejo. Narrando contracorriente" (2011). Horrez gain, poesiari eskainitako "El alma disponible" bloga ere administratzen du.