BILBO 23 Nov. (EUROPA PRESS) -
Gaztedi Busturialdea programaren barne dauden Ajangiz, Arratzu, Bermeo, Busturia, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz-Arteaga, Gernika-Lumo, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrietako udalek Busturialdeko X. Enpresa Ideien Lehiaketaren sari banaketa ekitaldia antolatu dute ostegun honetan, azaroaren 23an, BBK Klima Abenturan, Busturian.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, Bizkaiko eskualdeko gazteei zuzenduta, lehiaketak enplegua sortu eta Busturialdeko gazteen ekintzailetza kultura sustatzea du helburu, eta guztira lau sari emango dira, kategoria guztien artean 7.000 euro banatuz.
Aurten, nobedade gisa, Ü-BAI Eskualdeko Garapen Ekonomikorako Planaren lau ardatz sektorialetara bideratutako enpresa edo enpresa ideia onena ere sarituko da. Zortzi izan dira eskualdeko ekintzaile gazteek aurkeztu dituzten enpresa ideiak.
Bada, ekitaldia 19:00etan hasiko da, Busturian dagoen BBK Klima Abenturan, eta Ager Lejarreta Urremendi Landa Garapen Elkarteko presidenteak eta Busturialdeko udalerrietako hainbat alkatek parte hartuko dute.