CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea astelehen honetan bukatuko da

CAF-Elhuyar sariak
ELHUYAR
Publicado: lunes, 1 julio 2024 9:23

BILBO, 1 Jul. (EUROPA PRESS) -

CAF-Elhuyar sariketara lanak aurkezteko epea astelehen honetan amaituko da, uztailaren 1ean, cafelhuyarsariak.elhuyar.eus helbide elektronikoan. Aurtengo goiburua 'Konta(kta)tu' da eta, beti bezala, zientzia eta teknologiaren arloko gaiak eta ikerketak euskaraz gizarteratzeko lanak aitortzea eta bultzatzea du helburu.

Elhuyarrek eta CAF enpresak Neiker zentro teknologikoaren babesarekin antolatzen dute lehiaketak, eta lau kategoria ditu: dibulgazio artikulua, doktore tesiaren artikulua, zientzia kazetaritza eta sorkuntza beka.

Dibulgazio artikulua, doktore tesiaren artikulua eta zientzia kazetaritza kategorietako irabazleek 2.000 euroko sari bana, 'Elhuyar' aldizkarirako urtebeteko harpidetza bana eta Imanol Andonegi Mendizabalen eskultura bana eskuratuko dituzte. Sorkuntza bekari dagokionez, zientziaren eta teknologiaren eta gizartearen arteko elkarrekintza lantzen duten proiektuak onartuko dira, eta aukeratutako proiektuaren egileek 5.000 euroko diru laguntza jasoko dute hura gauzatzeko, baita eskultura ere.

Horrezaz gainera, Neiker saria emango zaio lehen sektoreari lotutako artikulu onenari; saria 2.000 eurokoa izango da, eta bateragarria izan daiteke beste sariekin.

Contador