Denzel Anderssonek beste urtebete jokatuko du Surne Bilbao Basketen

Denzel Andersson
SURNE BILBAO BASKET

BILBO, 16 (EUROPA PRESS)

Denzel Andersson hegal-pibot suediarrak beste urbeteterako berritu du Surne Bilbao Basketekin zuen kontratua, eta 2023-2024ko denboraldia ere Miribillan jokatuko du, talde bilbotarrak jakitera eman duenez. Aste honetan bertan kontratua berritu duen Adam Smithi gehitu zaio jokalari suediarra.

Anderssonek bere rola bete zuen ACBn jokatu duen lehen urtean, eta Bilboko taldeko defentsaren zutabeetako bat bihurtu da. Gainera, ekarpen bikaina egin du Casademont Zaragozaren etxean (10 puntu eta 6 errebote) edo UCAM Murtziaren aurka Bilbon (10 puntu, 4 errebote eta 17 kredituko balorazioa) lortutako garaipetena. Betisen aurka sartu zituen puntu gehien 31. jardunaldian (18).

Bada, lehenbiziko denboraldi positiboaren ondoren, partidako 19 minutuan 5 puntu eta 2,9 erreboteko batez bestekoak lortuta, 2023-2024ko denboraldian lehiaketan finkatuko dela espero dute Bilboko taldean.

Leer más acerca de: