Deustuko Unibertsitarteak ate irekien jardunaldia egingo du larunbatean Bilbon eta Donostian

Archivo - Deustuko Unibertsitatea
EUROPA PRESS - Archivo
Europa Press País Vasco
Publicado: viernes, 14 febrero 2025 13:17

BILBO 14 Feb. (EUROPA PRESS) -

Deustuko Unibertsitateak ate irekien aurrez aurreko jardunaldia antolatu du larunbaterako, otsailaren 15erako, Bilboko eta Donostiako campusetan, etorkizuneko ikasleei orientazioa eskaintzeko eta beren profilera hobekien egokitzen den gradua edo gradu bikoitza aukeratzen laguntzeko.

Horrela, Deustuko Unibertitateak jakinarazi duenez, 10:00etatik 14:00etara, etorkizuneko ikasleek ikastegiaren 50 gradu eta gradu bikoitzen xehetasun guztiak ezagutu ahal izango dituzte. Graduak hainbat arlotakoak dira: Enpresa, Zuzenbidea, Politika eta Nazioarteko Harremanak, Hizkuntzak, Komunikazioa, Hezkuntza eta Kirolak, Gizarteko esku hartzea, Teologia, Ingeniaritza, eta Osasuna.

Unibertsitateko fakultateetako eta zerbitzuetako arduradunak etorkizuneko ikasleen eta familien eskura egongo dira, datorren ikasturteko gradu eta gradu bikoitzen inguruan izan ditzaketen zalantza guztiak argitzeko, hala nola ikasketa planak, sarrera prozesua, praktikak, nazioarteko programa, lan irteerak, irakaskuntzaz kanpoko jarduerak, hizkuntzak, bekak edo ostatusa. Ohi den bezala, bisita gidatuak ere antolatuko dira, campusetako instalazioak ezagutzeko.

Datorren ikasturteko berrikuntzen artean, nabarmentzekoa da Komunikazioko + Nazioarteko Harremanetako gradu bikoitz berritzailea. Donostiako campusean eskainiko da, eta egingo mundu globalizatuan komunikazioa ulertzeko modua eraldatzea du helburu, komunikazioko eta nazioarteko harremanetako ikuspegiak integratuz, nazioarteko ingurunean lan egiteko gai izango diren profesionalak prestatzeko.

Halaber, Deustuko Unibertsitateak Lehen Hezkuntzako + Haur Hezkuntzako gradu bikoitza eskainiko du, Donostiako campusean. Ikasketa horien helburua da irakasle moldakorrak prestatzea, haur hezkuntzatik (0-6 urte) lehen hezkuntzara arte (6-12 urte), Entzumena eta Hizkuntza, Gorputz Hezkuntza, Hezkuntza Goiztiarra eta Garapen Psikomotorra espezializazioekin. Gainera, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako gradua eskaintzeko asmoa dago Donostian.

Contenido patrocinado