Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinemaldia maiatzaren 1etik 6ra egingo da

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Zinemaldiaren aurtengo kartela
DOCK OF THE BAY
Actualizado: jueves, 23 marzo 2023 14:29

DONOSTIA, 23 (EUROPA PRESS)

Dock of the Bay Musika Dokumentalen Donostiako Jaialdiaren 16. edizioa egingo da maiatzaren 1etik 6ra bitarte Trueba zinema aretoetan, Tabakaleran eta hiriko beste espazio batzuetan, hala nola Dabadaban, Kutxa Kultur Klubean eta Santa Teresa komentuan.

Eusko Jaurlaritzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostia Kulturaren eta Kutxa Kultur Fundazioaren babesa du jaialdiak, eta aurten berritu egin ditu kolaborazioak Gehitu, Dabadaba, Super Amara, Doc&Talks, Deusto Irratia, Mugen Gainetik, Manin, Okako, Diego Besné, SADE eta Reggae Got Soul-ekin, laster iragarriko diren kultura hitzorduekin.

Antolakuntzako iturriek jakinarazi dutnez, aurten ere Estudio Primo arduratu da jaialdiaren irudia diseinatzeaz. Mugimenduaren ideiatik abiatzen da irudia, musika era poetiko eta bisualean irudikatzeko modu gisa. Jorge Elosegi izan da kartelaren egilea.

Azkenik, Christina Rosenvinge abeslaria, Portoko Dario Oliveira PortoPostDoc jaialdiko zuzendari artistikoa eta Lur Olaizola zinema programatzaile eta zuzendaria izango dira film laburren lehiaketarako atalaren epaimahaikideak.