Donostiako merkatari eta ostalarientzako otsailetik ekainera arteko euskara ikastaroetan izena emateko epea ireki dute

Donostiako merkatari eta ostalarientzako otsailetik ekainera arteko euskara ikastaroak.
DONOSTIAKO UDALA
Actualizado: lunes, 15 enero 2024 15:07

DONOSTIA, 15 (EUROPA PRESS)

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak otsailetik ekainera eta urritik abendura antolatzen ditu hiriko merkatariei eta ostalariei zuzendutako euskara ikastaro bereziak, eta otsailaren bigarren astean hasiko den ikastaroan izena emateko epea astelehen honetan ireki da.

Donostiako Udalak jakinarazi duenez, ikastaroa 60 ordukoa izango dira eta ikasle bakoitzak 60 euro ordaindu beharko ditu. Interesdunek izena eman dezakete www.donostiaeuskaraz.eus helbidean edota aurrez aurre Euskara Zerbitzuaren bulegoan (Konstituzio plaza 2). Ikastaroa hiriko euskaltegietan emango da (AEK, Ilazki, Hitzez, Legazpi 6, Urrats eta Urumea).

Joan den urtean, guztira 221 merkatarik eta ostalarik egin zuten ikastaroa. Horietatik 88 lagun aritu ziren otsailetik ekainera bitarteko ikastaroan, eta 133 urritik abendura bitartekoan. 221 lagun horiekin, guztira, 25 talde osatu ziren: 10 otsailean eta 15 urrian.

Donostiako Udalak Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea, San Sebastian Shops eta Gipuzkoako Merkatarien Federazioa erakundeekin lankidetzan antolatzen ditu sektoreotak oprofesionalei zuzendutako euskara ikastaroak. Azken helburua da jendaurreko zerbitzua euskaraz emateko ulermena nahiz gaitasuna lortzea eta, horrenbestez, bezero euskaldunei arreta hobea eskaintzea.

Horretarako, batetik, hasiera mailako ikastaroak eskainiko dira, zerbitzua euskaraz ematen hasteko oinarrizko komunikazio gaitasuna lantzeko; bestetik, jarraipen mailako ikastaroak izango dira aukeran, bezeroekiko harremanetan nahiz, oro har, laneko harremanetan euskara erabili ahal izateko.