Donostiako Udalak Haizearen Orrazia plaza birgaitzeko lanak esleitu ditu, 1,1 miloi euroan

Haizea Orrazia plaza
DONOSTIAKO UDALA
Europa Press País Vasco
Actualizado: martes, 18 marzo 2025 12:56

DONOSTIA, 18 (EUROPA PRESS)

Donostiako Udaleko gobernu bilerak astearte honetan onartu du Moyua-Harri 2024/047 aldi baterako enpresa batasunari esleitzea Haizearen Orrazia plaza birgaitzeko proiektuaren obra-kontratua, 1.157.356 euroko aurrekontuarekin eta sei hilabeteko egikaritze epearekin, Eneko Goia alkateak iragarri duenez.

Goiaren arabera, "Donostiako iruditerian hain garrantzitsua den leku horretarako" beharrezkoak diren segurtasun eta irisgarritasun baldintzak bermatuko dituen sistema bat sortzeko beharretik egin da proiektuan planteatutako obra.

Gainera, Kultura Ondasun gisa kalifikatuta dagoenez, Monumentu Multzo kategoriarekin, jatorrizko proiektuaren funtsa berreskuratuko duen proiektu bat egingo da multzo osoan.

Horrela, mendi magala egonkortzeaz gain, esku hartze orokorrak egiongo dira, hala nola granitoa garbitzea, plataforma irisgarritasun irizpideetara egokitzea, sarbide plazatxoaren proiektua, landaredi proiektua, argiztapen proiektua eta saneamenduaren hobekuntza.

Beste esku hartze puntual batzuk ere aurreikusi dira, besteak beste, bankua kentzea, berreraikitzea, metalezko estalkiak aldatzea, pitzatutako piezak ordeztea edo konpontzea eta behin behineko hesia kentzea.