Durangaldea eta Lea-Artibai izango dira ostegunean Bertsolari Gazteen XXX. BBK Lehiaketaren finalean

Bertsolari Gazteen XXX. BBK Lehiaketaren saioetako bat.
BERTSOZALE
Actualizado: miércoles, 30 noviembre 2022 12:34

BILBO, 30 (EUROPA PRESS)

Durangaldeko eta Lea-Artibaiko taldeek lortu dute finalerako txartela Bertsolari Gazteen XXX. BBK Lehiaketan, eta ostegunean jokatuko dute, abenduaren 1ean, Bilboko BBK Salan, 18:00etatik aurrera.

BBK-k jakinarazi duenez, Bizkaiko Bertsozale Elkartearekin eta Bizkaiko Ikastolen Elkartearekin elkarlanean antolatutako txapelketa azaroaren 7an hasi zen, Bizkaiko hainbat eskualdetako 50 bertsolari gaztek baino gehiagok elkarren aurka arituz.

Seina bertsolarik osaturiko zortzi taldek parte hartu dute -bakoitza Bizkaiko eskualde baten ordezkari-, bi multzotan banatuta: bata 18 urtetik beherakoek osatua, eta bestea 19 eta 25 urte bitarteko gazteek.

Bada, lau sailkatze saio eta bi finalaurrekoen ondoren, Durangaldeako eta Lea-Artibaiko taldeak nagusitu dira eta ostegunean elkarren aurka lehiatuko dira aurtengo Bertsolari Gazteen BBK Lehiaketa irabazteko.

Talde izaera indartu eta euren arteko harremanak bultzatzeko asmoz, sari nagusia taldeko plan bat izango da. Finalistek garaikurrak jasoko dituzte, baina sari nagusia asteburuko plana izango da txapelketan parte hartzen duten gazte guztientzat. Gainera, aurten kanturik onena ere sarituko da irabazleari garaikur bat emanez. Juanjo Respaldizak, Beñat Romerok eta Miriam Juaristik osatutako epaimahaiak emango du jakitera talde irabazlearen izena.

30 URTE

BBK-k kulturari eta, bereziki, Euskal Herriko kultura eta euskararen tradiziozko adierazpenak bultzatzeko diren ekimen guztiei laguntzeko egiten duen ahaleginean sartzen da lehiaketaren antolaketa.

Aurten hiru hamarkada bete dira lehen edizioa egin zenetik, eta BBKrentzat "oso pozgarria" da ekitaldia sustatzen jarraitzea, lehen egun hartan bezala, "Euskal Herrian errotuen dagoen euskarazko ahozko kulturaren adierazpideetako bat sustatzen jarraitzeko" konpromisoari eusten baitio, Koldo Bilbao BBK-ko Kultura-arduradunak adierazi duenez.

Horrela, Bertsolari Gazteen XXX. BBK Lehiaketaren final handia bihar 18:00etatik aurrera izango da BBK Salan, ostegunean. Sarrera dohainik izango da, eta 30. urteurrena dela eta, festa ere antolatu da. Bertan argazki zaharrak proiektatuko dira, topa egingo da eta bertso saio libreak entzungo dira.

Gainbera, lehiaketan parte hartu izan duten pertsonak batuko dira, baita 30 urteotan Bizkaiko eskualdeak ordezkatuz lehiaketan parte hartu duten lehen mailako bertsolariak ere, hala nola Ibon Iza, Onintza Enbeita, Igor Elortza, Asier Alcedo, Oihana Bartra, Nerea Ibarzabal, Etxahun Lekue eta Jone Uria. Gai jartzaileak Idoia Anzorandia eta Igor Menika izango dira.