EAEko saltoki eta elikadura kate handietako salmentak %2,0 gutxitu dira otsailean iazkoen aldean

Archivo - Supermerkatu bat
EROSKI - Archivo
Europa Press País Vasco
Actualizado: miércoles, 26 marzo 2025 12:40

BILBO, 26 (EUROPA PRESS)

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) merkataritza azalera handietako eta elikadura kate handietako salmentak %2,0 murriztu dira otsailean aurreko urteko hil beraren aldean, prezio konstanteetan eta egutegiaren ondorioak zuzendu ondoren.

Urtarrilarekin alderatuta, berriz, saltoki eta elikadura kate handietako salmentak %0,3 igo dira prezio konstanteetan, urtaro eraginak kenduta, Eustat euskal estatistika erakundearen datuen arabea.

Salmenten bilakaera negatiboa izan da urte artean elikaduran (-%2,7) zein gainerako produktuetan (-%0,6), eta hil artean, salmentak %1,0 igo dira gainerako produktuetan eta %0,1 jaitsi elikagaien sektorean.

Lurralde bakoitzari dagokionez, saltoki eta elikadura kate handietako salmentek behera egin dute hiruretan 2024ko otsailarekin alderatuta: %3,5 Gipuzkoan, %3,2 Araban eta %0,9 Bizkaian.

Hil arteko bilakaeran, berriz, salmentak egonkor mantendu dira Araban (%0,0), eta %0,4 eta %0,2 gehitu dira Bizkaian eta Gipuzkoan, hurrenez hurren.

Azkenik, EAEko merkataritza azalera handietan eta elikadura kate handietan okupatutako langileak %1,4 igo dira otsailean iazko hilabete berarekin alderatuta, eta %0,4 urtarrilaren aldean.

Contenido patrocinado