BILBO, 20 (EUROPA PRESS)
Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) 2024. urtean elektrizitate eskaera handiena izan duen sektorea industria izan da (%53), eta ondoren zerbitzuak (%22) eta etxeko erabilera (%16), Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) ostegun honetan zabaldutako datuen arabera.
Hain zuzen, EAEko elektrizitate kontsumoa 13.866 GWh-ra iritsi da 2024an, aurreko urtean baino %1,2 gehiago eta 2020ko covid-19aren krisian erregistratutako kontsumoa baino %1,4 gehiago. Hala, azken urteetako bigarren balio txikienean kokatu da kontsumo elektrikoa 2024an, osasun krisiaren urtea kontuan hartu gabe.
EAEn 2024an kontsumo elektriko handiena izan duen sektorea industria izan da berriro ere, guztizko kontsumoaren %53,2 hartuta; ondoren zerbitzuen sektorea kokatu dan (%22,5), eta, azkenik, etxeko sektorea (%16,6).
Industriaren barruan (%0,6 igo zen 2024an), behera egin dute kontsumitzaile handien azpisektoreen kontsumoek, hala nola beirarenak (-%23,5), zementuarenak (-%16,6), automobil eta bizikletenak (-%13,3) eta zura eta kortxoarenak (-%8,0).
Bestalde, siderurgiaren eta galdaketaren sektorean %3,8 igo da kontsumoa, burdinezkoa ez den metalurgian %3,4, kimika eta petrokimikan %4,3, elikadura, edari eta tabakoan %2,5 eta paper eta kartoian %10,6.
Eraikinen sektorean (%0,1 igo da 2024an), merkataritza eta zerbitzuen sektorearen beherakada nabarmendu da (-%3,2), azken 20 urteetan erregistratutako bigarren balio txikiena baita.
Orobat, administrazioaren sektorean kontsumo elektrikoa %2,7 igo da 2024an aurreko urtearen aldean, eta etxeko sektorean, berriz, %1,9.
Bestalde, gas naturalaren kontsumoa 23.225 GWh-koa izan dsa 2024an EAEn, eta horrela, aurreko urtean baino %4,4 handiagoa izan da. Igoera hori gertatu da elektrizitatea sortzeko kontsumoa %8,4 eta ohiko erabileretarako kontsumoa (industria-sektorea, etxea, zerbitzuak eta bestelakoak) %3,6 igo direlako.
Ohiko erabileretako kontsumoa azken 20 urteetako balio txikienean mantendu da, eta elektrizitatea sortzeko gas naturalaren kontsumoa, berriz, 2022. urte "anomaloaren" aurreko balioen antzekoa da. Hala, ohiko erabileretako kontsumoak guztizkoan duen pisua azken urteetan izan duenaren antzekoa da (%70-80), 2022an izandako %57aren aldean.
ERREGAIAK
Azkeni, automobilgintzako erregaien kontsumoa %4,2 igo da 2024an EAEn, aurreko urteen atzera. A gasolioaren (%3,6) zein gasolinaren (%8,3) kontsumoetan izan da igoera.
A gasolioak azken urteetan erakutsitako kopuruak murrizten jarraitu du, baina EAEn errepide bidezko garraiorako erabiltzen diren erregaien %87,4 da oraindik ere.
Abiaziorako kerosenoaren (JET-A) kontsumoak duela bi urte igoera handia izan ondoren, 2024ko itxierako azken datuaren faltan, kontsumo hori %2,3 jaitsi da 2023koaren aldean.