Aldaketak igandean, batez ere Kantauri isurialdean

Hodeiak ugaritzen
EUROPA PRESS
Publicado: sábado, 16 noviembre 2024 14:28

BILBO 16 Nov. (EUROPA PRESS) -

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren iragarpenaren arabera, igandean, azaroaren 17an, aldaketak izango dira, batez ere Kantauri isurialdean. Eguna eguzkitsu hasiko da, eta behe-lainoekin, baina goiz partean jasoko du. Goizean, mendebaldetik hasita, hodeiak ugaritu egingo dira eta baliteke zirimiri pixka bat egitea.

Goizean haizeak hego-osagaitik mendebaldera egingo du, eta egunaren bigarren partean ipar-mendebaldeko haizea nagusituko da. Tenperatura maximoak ipar isurialdean jaitsi egingo dira pixka bat eta hegoaldean igo. Hiriburuetan, Baionan 11 gradu espero dira gutxienez eta 17 gehienez, Bilbon 12 gutxienez eta 18 gehienez, Donostian 11 gutxienez eta 18 gehienez, Gasteizen 6 gutxienez eta 18 gehienez eta Iruñean 7 gutxienez eta 18 gehienez.

Itsasoan hego-osagaiko haizea ibiliko da 2ko indarrarekin, goizean mendebal-osagaira aldatuko du 3koarekin, eta egunaren bigarren partean ipar-mendebaldekoa nagusituko da; itsaso kizkurra eragingo du, eta goizetik aurrera itsaskirria. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro erdiko olatuak altxatuko ditu eta egunaren amaieran metro bateko ingurukoak. Itsasgorak 05:02an eta 17:28an izango dira, eta itsasbehereak 11:12an eta 13:29an. Uraren tenperatura 17 gradukoa da eta ikuspena hamar kilometrotik gorakoa izango da.

Contador

Leer más acerca de: